Enplegu babestuko proiektuak egiteko diru ? laguntzei buruzko egiten duena: ezohiko lan merkatuan kontratazeko laguntzak. Galdakao 2020

Deskribapena


Xedea

Ezohiko merkatuan egindako kontratazioetan enplegua sustatzeko ekintzak burutzea, lan-munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzeko helburuarekin; izan ere, aldi bateko lan-esperientzia baten bitartez bere kualifikazioa edota eskumen pertsonalak eta motibazioa indartuz.


ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/26 – 2020/11/30

ZENBATEKOA:

  • 1. Proiektua:Laguntza anitzeko ekipoa: Hiriguneen mantentze-lanaketa dekorazioa (Hiri-altzariak)». 560.000,00 euro.
  • 2. proiektua: Berdeguneen zainketa eta mantentze-lanak». 226.000,00 euro.
  • 3. proiektua: Ikastetxe eta hirigunetako eta ospitalearen inguruko bideetako Agente Zibikoak». 243.000,00 euro.
  • 4. proiektua: Muralismo Hiriguneen mantenua eta dekorazioa. 251.000,00 euro.

ONURADUNAK:

Zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek, baldin eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldan inskribatuta badaude (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legean arautua), eta haiekin hitzarmen bidez adosten bada edo kontratu bidez esleitzen bazaie proiektuak gauzatzea.

ARAUDIA:

2020ko azaroaren 12ko 2020 – 2073 Enplegu zinegotzi Dekretuaren laburpena, enplegu babestuko proiektuak egiteko diru – laguntzei buruzko 2020ko bigarren deialdia egiten duena: ezohiko lan merkatuan kontratazeko laguntzak.