2020-2021 ikasturtean ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta prestakuntza-jarduerak egiteko deialdia (L3. Elebitasuna hezkuntza eleaniztasunaren esparruan).

[ELEANIZTASUNERANTZ]

Deskribapena


Xedea

Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia egitea, baldin eta, 2020-2021 ikasturtean, berrikuntza-proiektuak egiten badituzte ikastetxeko hizkuntza-proiektua garatzeko modalitate hauetakoren batean:

  1. Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, irakurketa-plana lehentasuntzat hartuta eta hizkuntzen tratamendu integral eta integratuaren ikuspuntutik garatuta.
  2. Ikastetxeko hizkuntza-proiektu eleaniztuna, euskara ardatz hartuta eta curriculum-alor edo -gaiak atzerriko hizkuntzetan irakastean zentratuta.

Bi modalitateetan, berrikuntza-proiektuek barnean hartu beharko dituzte ikastetxearen hizkuntza-proiektuaren garapenari lotutako prestakuntza-jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.332.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:

  1. Lehen ordainketa emandako dirulaguntzaren zenbateko osoaren herena izango da, eta deialdiari buruzko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean egingo da, baldin eta tartean laguntzari berariaz uko egin ez bazaio eta lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren gutxienez % 50 justifikatu badu erakunde onuradunak.
  2. Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, erakunde onuradunak frogagiriak ikasturtea amaitu eta 2021ko ekainaren 15era bitarte aurkeztu ondoren, egun hori barne.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Federazioak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ez dago diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotako egoeraren batean.
  • Egingo den prestakuntza zehaztea, eta prestakuntza jasoko duten ikastetxeen eta irakasleen kopuruaren aurreikuspen bat egitea
  • Ikastetxe elkartuen berrikuntza-proiektuak aurkeztea, modalitateen arabera. Oraingo ikasturterako lan-plana jaso beharko du.
  • Ikastetxeen konpromisoa izatea proiektuei lotutako prestakuntzan parte hartzeko; ikastetxe bakoitzetik, proiektuak abian jartzea ziurtatzeko gutxienez behar den irakasle-kopuruak parte hartu beharko du.
  • Proposatutako proiektuetan gutxienez bi urtez parte hartzeko konpromisoa lortzea parte hartuko duen ikastetxe bakoitzaren aldetik.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1013607

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hartutako erabakia bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie eskaera egin duten erakundeei, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk