Ekonomia suspertzeko diru-laguntzak krisiagatik Covid-19. Ugao-Miraballes 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea Ugao-Miraballesen jendearentzako jarduera eta establezimendu irekia duten txikizkako merkataritzarako (I. eranskina) eta ostalaritzarako, langileak ardurapean izan edo ez, bai eta zerga-egoitza Ugao-Miraballesen duten beste autonomo batzuentzat ere, baldin eta jarduera utzi badute edo fakturazioa gutxienez %75 murriztu bada aurreko seihilekoaren batez bestekoarekin alderatuta, martxoaren 14ko 463/2020 EDaren 10 artikulua aldatzen duen martxoaren 17ko 465/2020 EDan xedatutakoaren arabera; COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz sortutako inpaktu ekonomikoa arintzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/05 – 2020/06/15

ZENBATEKOA: 80.000,00  euroak

ONURADUNAK:

  • Jardueraren egoitza Ugao-Miraballesen duen txikizkako merkataritza.
  • Jardueraren egoitza Ugao-Miraballesen duten ostalaritza-establezimenduak.
  • Egoitza fiskala Ugao-Miraballesen duten eta zerbitzu indibidualizatua ematen duten autonomoak.

ARAUDIA:

Jardueraren egoitza Ugao-Miraballesen duten txikizkako merkataritzarako eta ostalaritzarako nahiz helbide fiskala Ugao-Miraballesen duten beste autónomo batzuentzako diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz Ugao-Miraballesko udalerrian jarduera ekonomikoa berraktibatzeko helburuarekin.