Nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei aparteko laguntzak, ekoizpen- eta merkataritza-jarduerei eusteko Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntzen-esparruaren babesean

[Ekoizpen- eta merkataritza-jarduerei eustea]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan Covid-19aren krisialdiak erasandako nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreen ekoizte-, eraldatze- eta merkaturatze-gaitasunari eustea.

Laguntzok itzuli beharrik gabeko laguntza gisa ezartzen dira, aldi baterako soberakinak izoztea edo antzeko teknika bat erabiliz kontserbatzea helburu dutenak. Produktuak fresko kontserbatzeko, enpresaren beraren instalazioak erabil daitezke, edo, bestela, hirugarrenen instalazioak.

Honako produktu hauek lagunduko dira diruz:

a) Barazkiak: urazak, piperrak, tomateak eta EAEko ustiategietako beste barazki batzuk.
b) Frutak: sagarrak, madariak, kiwiak, fruitu gorriak eta EAEko ustiategietako beste fruta batzuk.
c) Zereal eta tuberkuluak: freskoan prozesatutako patata eta zerealak.
d) Haragikiak: haragi-piezak, honako animalia hauek hiltzetik datozenak: behi, ardi, ahuntz, txerri, zaldi eta hegaztiak.
e) Arrantza: aldez aurretik izoztutako berdela biltegiratzea.

Laguntza hauek C(2020) 1863 final Komunikazioaren Aldi Baterako Esparruan sartzen dira, zeinean aurreikusten baita Europar Batasuneko estatu kideei aldi baterako laguntzak ematea haien ekonomia sustatzeko, Covid-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoera dela eta. Laguntzek helburutzat dute nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreen lehiakortasunari eta landa-garapenari eusten laguntzea, egoera honek sektore horietako enpresetan duen eragina leuntzea –kontuan hartuta nolako mugak ezarri dituen alarma-egoeraren deklarazioak– eta Covid-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren ondorioak arintzea.

Laguntzak, halaber, 2020ko apirilaren 2ko C(2020) 2154 Erabakian bildutako araubide honen arabera ematen dira: «Aldi Baterako Esparru Nazionala, enpresa eta autonomoei zuzendutako laguntza-neurriei buruzkoa, Covid-19aren egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia sustatzea helburu»; kodea: SA.56851 (2020/N). Hain zuzen ere, esparru horren babesean ematen dira agindu honetako laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik bakarrik etorriko dira, eta, guztira, bi milioi (2.000.000) eurokoak izango dira.

Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko adierazitako zenbatekoa. Diru-zuzkidura hori handitu ahal izango da, kontuan hartuta eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren eta aurrekontuetan zenbat diru geratzen den erabilgarri beste programa batzuk egikaritutakoan. Gehikuntza hori gertatuz gero, hasieran aurreikusitako zuzkidura agortu baino lehen egin beharko da, eta haren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Laguntzaren zenbatekoa

Laguntzaren zenbatekoa izoztutako eta kontserbatutako produktuaren bolumen-unitateko finkatzen da, eta honela kalkulatzen da: kontserbatu beharreko elikagai-kopurua bider kostuaren modulu finkoa (eurotan kalkulatua), ezarritako unitateen arabera, agindu honetako eranskinean jasotzen den moduan.

Laguntzak ez dira 800.000 eurotik gorakoak izango enpresa edo autonomo bakoitzeko (zergak eta bestelako atxikipenak kendu aurretik), betiere Covid-19aren testuinguruan ekonomia sustatzeko estatuen laguntza-neurriei buruzko C(2020) 1863 Aldi Baterako Esparruaren 22. eta 23. apartatuetan ezarritakoa betez. Halere, salbuespen hauek egingo dira:

a) Arrantza- eta nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreetan diharduen enpresa edo autonomo bakoitzeko, laguntzak 120.000 eurokoak izango dira gehienez.

b) Nekazaritza-produktuen ekoizpen primarioan diharduen enpresa edo autonomo bakoitzeko, laguntzak 100.000 eurokoak izango dira gehienez.

Nori dago zuzenduta


EAEan Covid-19aren krisialdiak erasandako nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreen ekoizte-, eraldatze- eta merkaturatze-gaitasunari eusteko laguntzen onuradunak

Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisiko eta juridiko pribatuak, edozein dutela ere forma juridikoa, betiere legezko betekizunak eta oinarri hauetan ezarritako gainerakoak betetzen badituzte.

Betekizunak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoa
  • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez
  • EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik ezarritako debekuak barnean direla
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako kontraturen baten amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
  • Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
  • Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Beste edozein dokumentu, aukera emango duena in situ egiaztatzeko, egoerak horretarako modua ematen duenean, biltegiratutakoaren bolumena eta tipologia bat datozela erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoarekin.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mario Michel

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaritza

Tfnoa: 945 01 82 01

Emaila: m-michel@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1102801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena banaka eman eta jakinaraziko da, gehienez ere hiru hileko epean eskabidea eta dokumentazio osoa aurkezten direnetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabideak baietsi egin direla ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk