Ekodiseinuaren, ekonomia zirkularreko frogapenaren, eta ekoberrikuntzaren alorreko proiektuetarako laguntzak. 2020

Deskribapena


Xedea

Honako helburu hauek dituzten garapen- eta berrikuntza-proiektuak babestea du helburu:

  • Ekipoak, produktuak, materialak edo negozio-ereduak ekodiseinatzea, bizi-zikloaren analisiaren ikuspegitik ingurumen-aztarna hobetzen duten garapen teknikoak edo prototipoak lortzeko, aurreko beste aukera edo eredu batzuekin alderatuta.
  • Proba pilotu, industrial aurreko edo industrialen bidez frogatzea hainbat irtenbideren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa, xahutzea prebenitzeko eta materialen balio maximoa berreskuratzeko, bai eta produktuen eta osagaien bizi-zikloa zabaltzeko ere.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/01 – 2020/10/15

ZENBATEKOA: 360.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa pribatuek, ahal dela industria-sektorekoek, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuek eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuek ere, sustatzaile eta bazkide gisa jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista izan daitezke, baina ezingo dira proiektuaren sustatzaile izan

INFORMAZIO:

IHOBE