Ekoberrikuntzako proiektuen diseinu bikainerako laguntzak. 2020

Deskribapena


Xedea

Ekipamenduak, produktuak, materialak edo negozio-ereduak ekodiseinatzea, berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektuen proposamenak garatzera bideratutako garapen teknikoak edo prototipoak lortzeko. Proposamen horiek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen efizientziara eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, berrikuntzarako laguntza-programa europarren fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa...) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, Cdti Misioak...) aurkeztuko diren proiektuak babestuko dira.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/01 – 2020/11/30

ZENBATEKOA: 90.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa pribatuek, ahal dela industria-sektorekoek, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuek eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuek ere, sustatzaile eta bazkide gisa jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Tokiko sektore publikoko erakundeek (udalak, garapen-agentziak, mankomunitateak edo kuadrillak) eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) edozein kidek.

INFORMAZIO:

IHOBE