2020-2021ko ikasturtean ekintzailetzaren kultura sustatzeko laguntzak Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloren bateko 2. mailan dauden ikasleen artean.

[EKINTZAILETZA DIRU-LAGUNTZAK]

Deskribapena


Xedea

Ikastetxe pribatu itunduei zuzendutako laguntzak deitzea, 2020-2021eko ikasturtean ekintzailetzaren kultura sustatzeko ikastetxe horietako Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloren bateko 2. mailan dauden ikasleen artean.

Aurrekontuko zuzkidura

120.000,00 euros

Prestazio ekonomikoa

Ikastetxe bakoitzeko esleitu ahal izango den zenbatekoa 10.000 €-koa izango da, gehienez ere. Horretarako, ikastetxeak aurkeztutako proiektua eta jarduera bakoitzerako xehatutako aurrekontua hartuko dira kontuan.

Gehienez ere, emandako laguntzaren zenbatekoaren % 40 eman ahal izango da deialdia arautzen duen Aginduko 4. artikuluko 4. eta 5. puntuetan jasotako jardueretarako. Beraz, emandako laguntzaren % 60, gutxienez, ikasleek enpresa-arloko simulazio-proiektuak egitera bideratu beharko da.

Prestakuntza-jarduerek finantziazio hau jaso ahal izango dute: emandako prestakuntza-ordu bakoitzeko, gehienez ere, 100 €.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

Lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da, deialdi honetako Aginduan, 18.1 artikuluan, xedatutakoaren arabera.

Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa deialdi honetako Aginduan, 19. artikuluan, adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Aginduan araututako laguntzak bateraezinak dira xede bera duten erakunde publikoen edo pribatuen dirulaguntzekin edo laguntzekin.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1068003

Eskabidea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2021eko urtarrilaren 8a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk