Europako Ikerketa Institutua - Krisiari erantzuteko ekimena

[eitkobid]

Deskribapena


Xedea

https://eit.europa.eu/sites/default/files/tra-es-factsheet_eit_crisis_response_initiative_final_0.pdf

Oinarrizko informazioa – deialdiaren izena

 

Europako Ikerketa Institutua - Krisiari erantzuteko ekimena

 

Deskribapena

 

EITren krisiari erantzuteko ekimenak laguntza eskainiko die COVID-19ren krisiari erantzungo dioten enpresa eta proiektu berritzaileei, honako ekintza hauen bidez:

 

1. Enpresei laguntzeko tresna: enpresa sortu berriek, hedatzen ari diren enpresek eta enpresa txiki eta ertainek izugarri sufritu dute krisiaren eragina, eta horrek inbertsioak eta likidezia-arazoak geldiarazi ditu. EITren laguntza gehigarriak (finantzaketa, sareak eta laguntza teknikoa) enpresa berritzaileenei lagunduko die krisiaren denboraleari aurre egiten eta haien hazkundea bizkortzen.

 

2. Pandemiari erantzuteko proiektuak: gaur inoiz baino gehiago, irtenbide berriak behar dira egungo krisiari aurre egiteko eta berriro agertzea saihesteko. EITren ekosistema arinak berritzaileak mobilizatuko ditu krisiaren eraginari aurre egiteko, bai berehalako osasun-arazoei dagokienez, bai beharrezkoak diren erantzun zabalagoei dagokienez. Finantzaketa gehigarri horri esker, berrikuntza-proiektu garrantzitsuak abiarazi ahal izango dira.

 

Helburuak

 

60 milioi euroko funtsak berrikuntza bultzatuko du osasunaren, klima-aldaketaren, digitalizazioaren, elikaduraren, energia jasangarriaren, hiri-mugikortasunaren, industriaren eta lehengaien arloetan. Erronka horietako bakoitzak erantzun zuzenak eta zeharkakoak eskaintzen dizkio krisiari, eta Europa berreskuratzen lagunduko du.

 

Munduko erronkei erreparatzen jarraitzeak ere laguntzen du EITk Europako Itun Berdea, Europaren digitalizazioa eta susperraldian industria-estrategia berri bat betetzen jarraitzen duela bermatzen.

 

Proposamenak egiteko gehienezko epea

 

Ez dago zehaztua

 

Dirulaguntzen kopurua

 

60.000.000 €

 

 

Deialdiari buruzko informazio web orria

 

Aurrekontuko zuzkidura

60.000.000

Kontaktu-informazioa


Kodea

7863786

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk