Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak

[disca 2020]

Deskribapena


Xedea

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 €

Prestazio ekonomikoa

Kontratazioak egiteagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa, lanaldi osorako, 4.000 eurokoa da.

Enpresa laguntzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duen kasuetarako, kontratatutako pertsona desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituena baldin bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.

Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, aurreko apartatuetan xedatutako dirulaguntza hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko da, proportzionalki.

Kontratatutako pertsona emakumea bada, dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 handituko da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak

Langile ezinduak kontratatzen edo bazkide gisa hartzen dituzten enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak.

Eskakizunak:

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Besteak: empleoprotegidoyselectivo@lanbide.eus

Kodea

1037007

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  1. Egindako lan-kontratuaren kopia.
    • Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen diren kasuetan enplegua sustatzeko kontratuaren edo prestakuntzarako kontratuaren kopia, eta mugagabe bihurtzearen dokumentua.
    • Kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, langile bazkideekin edo lan-bazkideekin egindako sozietatekontratuaren kopia.
  2. Desgaitasun-mota eta -mailaren egiaztagiria, erakunde eskudunak egina.

Deskargatu eskabidea, bete eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea: Kontratazioagatiko dirulaguntzaren eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa.

Eskabidea deskargatu, bete eta, erregistro elektronikoaren bidez, igo.

Eskabideak aurkezteko epea: Diru-laguntza eskabideak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, diruz lagundutako jarduera gauzatzen den egunetik zenbatzen hasita, hau da, obraren, erositako materialaren edo eskatutako zerbitzua ematearen fakturaren data kontatzen hasita.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk