Dirulaguntza programa Suspertu merkataritza eta ostalaritza. Elorrio 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdia honen xedea lehenbailehen konponbide bila ekitea da eta COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioei irtenbidea bilatzea. Horretarako Etxebarri udalerriko jarduera ekonomikoa bultzatzeko helburua ezarri da merkatari txikiei likidezia ahalbidetuz, ileapaindegiei eta udalerriko ostalaritza jarduerei, Espainiako Gobernuak agindutako alarma egoera dela eta derrigorrez udalerrian bere jarduera hirigunean burutzen duten establezimendua itxi behar izan dutenei. Deialdi hau establezimendu hau laguntzeko asmoz argitaratzen da, enpresari gisa dituzten betebeharretan laguntzeko, jarduera eta enplegua mantentzeko eta bapateko diru-sarrera jaitsiera moteltzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/07 – 2020/06/03

ZENBATEKOA: 100.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza eskatu ahal izango dute diru-laguntza ematea ahalbidetzen duten merkataritza-jarduerak, ileapaindegiak eta ostalaritza-jarduerak egiten dituzten eta legez egiaztatuta dauden ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek edo nortasun juridikorik gabeko bestelako erakunde ekonomikoek.

ARAUDIA:

Etxebarriko merkataritza, ile-apaindegi eta ostalaritzako establezimenduei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, COVID-19ren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko.