COVID-19 laguntzak euskal turismo-sektorearentzat

[COVTUR]

Deskribapena


Xedea

  1. Agindu honen helburua da euskal turismo-sektoreari laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, batik bat norbere konturako langileei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei, COVID-19aren inpaktua murrizteko eta turismo-jarduera lehenbailehen berpizteari bide emate aldera.
  2. Helburu horrekin bat, 3. artikuluan adierazitako erakunde onuradunek izandako gastu operatibo eta arruntetan laguntzera bideratzen da lehen laguntza-lerroa, baldin eta fakturazio baliogabea edo oso txikia izan badute, bat-batean jazotako COVID-19aren pandemia dela eta.

 

Aurrekontuko zuzkidura

7.500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.– Agindu honen babespean diru-laguntza jaso ahal izango dute:

a) Turismo-jarduera garatzen den lokal edo hiri-lursail bakarreko alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik (2020ko martxoaren 14a) 2020ko abuztuaren 31ra bitartean; baldin eta lokala edo hiri-lursaila pertsona eskatzailearen etxebizitzaren nahiz beste enpresa batekin partekatutako gunearen zati ez bada, lokalaren alokatzailearekiko 2. mailara arteko odolkidetasun edo ahaidetasunik ez badago, eta alokatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren kidea zein partaidea ez bada. Kanpo geratzen dira, halaber, coworking guneak.

b) Turismo-jarduera garatzen den lokala edo hiri-lursaila erostera zuzendutako hipoteka-maileguen nahiz mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.

c) 2020ko otsailaren 15aren ostean eta osasun-alarmako egoera indarrean sartu aurretik (2020ko martxoaren 14a) erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua.

d) Honako gastu arrunt hauek:

1. Hornidura energetikoen, telekomunikazio-zerbitzuen (telefonoa, internet) eta aseguru-primen gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Kontratatutako zerbitzua hilero fakturatzen ez bada, adierazitako epeari dagokion zenbatekoa emango da diru-laguntza gisa.

2. COVID-19aren inpaktuari lotutako diru-laguntzak kudeatzeko eta aholku emateko kanpo-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 150 €-ra arte gehienez ere, alarma-egoera deklaratu zenetik Agindu honen baitako laguntza-eskabidea aurkeztu arte.

3. Ostalaritza- eta turismo-sektoreko legez eratutako elkarteen kide egiteko gastuak, tokikoak, eskualdekoak nahiz EAE mailakoak diren gorabehera, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.

e) 2019ko urtarrilaren 1etik alarma-egoera indarrean sartu arte egindako inbertsioak finantzatzera bideratutako maileguak amortizatzeko kuotak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Barne hartzen da leasing bidezko ibilgetua erostea.


2.– Ez da gastu hautagarritzat hartuko, inola ere ez, fakturan jasanarazitako balio erantsiaren gaineko zerga.

3.– Ez dira onartuko 100 euro garbitik beherako (BEZik gabe) gastuak.


Laguntzen taula (PDF, 404 KB)

 

Ebaluazio Batzorde

Diru-laguntzak finantzatzeko aurrekontua eman daitezkeen zenbatekoen batura baino txikiagoa bada, Ebaluazio Batzorde bat eratuko da batera zenbatekook aztertzeko, artikulu honen 5. atalean adierazitako lehentasun-irizpideen arabera; horretarako, kontuan izango ditu langileek eskabideak aztertu ostean eginiko txosten teknikoak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikitako bost pertsonak osatuko dute Ebaluazio Batzordea. Haietako bat batzordeburua izango da; beste batek idazkariarena egingo du, eta ez du botorik izango. Titularrik ezean, ordezkoak izendatu ahal izango dira. Hauek izango dira pertsona horiek:


● Batzordeburua: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: Mª Felicidad Arzamendi Vargas.


● Idazkaria: Cristina Madinabeitia Olariaga; ordezkoa: Ana Sarriegi Fortun.

● Batzordekideak: Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezko batzordekidea: Inés Pérez Citores; Miren Josune Etxebeste Hernandorena; ordezko batzordekidea: Amaia Agirre Gogorza; Ana Isabel Lekue Gallano; ordezko batzordekidea: Ana Abel Aguilera Iturbe-Ormaetxe.



 

Nori dago zuzenduta


Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

1.– Honako hauek izango dute Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko aukera: norbere konturako langileek edo autonomoek, ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkideek, mikroenpresek eta enpresa txikiek, baldin eta turismoa edota sukaldaritza bada beren jarduera, zerga-egoitza, egoitza soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badituzte eta haien jarduera guztiz eten bada edo 2020ko martxoaren 14tik apirilaren 13ra bitartean hileko diru-sarrerak, 2019ko denbora-epe berari edo, halakorik ezean, alarma-egoera deklaratu aurreko hilabeteari dagokionez, gutxienez %75ean murriztu badira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren (COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen zuena) eta martxoaren 19ko SND/257/2020 Aginduaren (haren bidez eten zen turismo-ostatuko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera) ondorioz.

2.– 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003/361/CE Gomendioan (mikroenpresa, enpresa ertain eta txikiak definitzeaz) edo hura ordezkatzen zein aldatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte aurreko atalean adierazitako enpresek.

3.– Artikulu honetan adierazitako erakundeek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta haien jarduera honako tipologia hauen artean badago:


a) Turismo-ostatuko establezimenduak: hotel-establezimenduak, turismo-apartamentuak, kanpinak, nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak, eta turismo-aterpetxeak.

b) Sukaldaritza-enpresak: Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak, beren jarduera establezimendu finkoetan garatzen dutenak, jendearentzat oro har irekiak, profesionaltasunez eta ohikotasunez tokian bertan kontsumitzeko janariak eta edariak eskaintzen dituztenak.

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak: Turismo-arloko aholkularitza-, bitartekaritza- eta antolaketa-zerbitzuak profesionaltasunez eta ohikotasunez ematen dituztenak, betiere erregelamenduz ezarritako betekizunak betetzen badituzte. Beren baliabideak erabil ditzakete jarduera horiek egiteko. Honako hauek jotzen dira bitartekaritzako turismo-enpresatzat: bidaia-agentziak; turismo-enpresen taldeak, taldeko enpresen turismo-eskaintzak batera merkaturatzea xede dutenak; erreserba-zentroak, turismo-bitartekariak eta turismo-operadoreak.

d) Turismo-garraioko enpresak: Pertsonak lekualdatzeko azpiegitura eta ekipo-ondasunak izanik, jarduera nagusi gisa Euskadi barruan baliabide nahiz leku interesgarrietan ibilbide gidatuak egitea duten enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak: Profesionaltasunez eta ohikotasunez, prezio baten truke, aisia-, kirol- eta abentura-jarduera turistikoak eskaintzen dituztenak, lehiaz kanpoko testuinguru batean garatutakoak. Jarduerok egiten diren ingurunean bertan (airean, lur gainean edo uretan) naturak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dira batik bat; berezko dute arrisku-faktorea, eta nolabaiteko trebetasuna behar da haiek egiteko.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak: Biltzarrak, azokak, batzarrak, antzeko beste ekitaldi batzuk eta eremu profesionalean beharrezko duten beste edozein jarduerari buruzko aholkularitza, plangintza, antolaketa, zuzendaritza eta kontroleko zerbitzuak eskaintzen dituzten turismo-bitartekaritzako enpresak.

g) Turismo-gidak: Jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileentzat Euskadiko kultura-intereseko ondasun eta gainerako baliabide turistikoen ondare historiko, natural eta gastronomikoari buruzko zerbitzuak ohikotasunez, profesionaltasunez eta prezio baten truke ematen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

 

 

Betekizunak

  • Betekizunak eta merezimenduak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 .

Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

  • ZUZENEAN: 012 - 945018000

         EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

 

Laguntzaren edukiari buruzko kontsultak:

1º Zalantza ohikoenak kontsultatu "_Ohiko-galderak  (PDF, 844 KB))" dokumentuan

c-Izaguirre@euskadi.eus


Laguntzak eskatzeko egindako espedienteei buruzko kontsultak:


Arabako lurraldea: 945017055


Bizkaiko lurraldea: 944031482


Gipuzkoako lurraldea: dokumentazio-errekerimendu bakoitzean berariaz adierazten dena edo 943022421

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1103101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

Eskaeretan askotan hautemandako akatsak ikusita, ESKABIDEAREN EDUKIAK ONDO BERRIKUSTEA GOMENDATZEN DA BIDALI AURRETIK.

Eskaerak ez dira sailkatuko haien dataren arabera; 8.5 artikuluko irizpideetan lortutako puntuen arabera baizik.

 

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), sei hilabeteko gehieneko epean, Agindu honek ondorioak izaten dituenetik aurrera, eta jakinarazpen-ondorioak izango ditu argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidaltzea, eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe diruz lagundutako eskabideen zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo hilabetearen barruan argitaratu ere.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntza justifikatzeko epea 2021eko urtarrilaren 29an amaituko da edo diru-laguntzaren ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk