COVIDen bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko diru-laguntzak ? 19. Güeñes 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoak ematea ostalaritzaestablezimenduek, txikizkako saltokiek eta autonomo zein enpresaburu indibidualek, bai eta sozietate zibilak eta ondasunerkidegoei ere, ondasunerkidegoek eta horiek eratutako sozietate zibilek gauzatzen dituzten beste jarduera batzuek dirusarrerarik ez izatearen ondoriozko beharrei aurre egiteko, baldin eta euren jarduera eten egin behar izan badute martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eta martxoaren 31ko 10/2020 Errege Lege Dekretua aplikatzearen ondorioz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/07 – 202006/17

ZENBATEKOA: 200.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz euren jarduera eten egin behar izan duten saltoki, ostalaritza‑establezimendu, edo autónomo eta enpresaburu indibidualek Gueñesen izan beharko dute euren jarduera eta zerga‑egoitza, eta autonomoetan alta emanda eta ordainketak eguneratuta izan beharko dituzte urtarrilean eta otsailean.

Laguntzak norbere konturako langileentzat edo langile autonomoentzat, ondasun‑erkidegoetarako eta horiek eratutako sozietate zibiletarako dira, baldin eta horien apirileko fakturazioa % 75 murriztu bada aurreko seihilekoko fakturazioaren batezbestekoarekiko.

2020ko apirilaren 23ko Alkatetza Dekretuaren laburpena. Horren bidez, COVID‑19aren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko gizarte‑izaerako laguntza ekonomikoen premiazko deialdia onesten da.2020ko apirilaren 23ko Alkatetza Dekretuaren laburpena. Horren bidez, COVID‑19aren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko gizarte‑izaerako laguntza ekonomikoen premiazko deialdia onesten da.