Covid-19ri aurre egiteko higiene eta babes-neurri bereziak ezartzeko establezimenduentzako dirulaguntzak. Arrasate 2020

Deskribapena


Xedea

Covid-19ko pandemiagatik beharrezkoak diren higiene edo eta babes neurri bereziak ezartzeko material erosketak eta inbertsioak finantzatzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/19 – 2020/10/31

ZENBATEKOA: 50.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzak zuzenduta daude Arrasateko establezimenduei, euren zerbitzu a emateko bezeroak aurrez-aurre artatzen dutenak, Covid-19ri lotutako alarma egoeran itxita egon direnak, edo eta zabalik egon direnak baina aurreko urteko epealdi berekoarekin alderatuta, gutxienez, % 40ko fakturazio beherakada jasan dutenak.

ARAUDIA:

Covid-19ri aurre egiteko higiene eta babes-neurri bereziak ezartzeko establezimenduentzako dirulaguntzen deialdia eta oinarriak