COVID-19ren ondoriozko egoerak eragindako mikroenpresei eta autonomoei zuzendutako laguntzaK. Zaratamo 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da pertsona fisikoei (autonomoak eta/edo profesionalak, ondasun-erkidegoetako bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) eta pertsona juridikoei emateko laguntzak arautzea, baldin eta pertsona horien jarduerak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren eraginpean egon badira (errege-dekretu horren bidez, alarma-egoera aitortzen da COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko), jarduera mantentzen laguntzeko eta Enplegua, eta ekonomia-jarduera bultzatzea

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/09 - 2020/10/30

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira pertsona fisikoak (autonomoak eta/edo profesionalak, eta ondasun-erkidegoetako eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibiletako bazkideak) eta, pertsona juridikoen kasuan, legez eratutako hamar langile baino gutxiagoko mikroenpresak, Zaratamon kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, baldin eta COVID-19 izeneko pandemiak sortutako alarma-egoeraren deklarazioa dela-eta honako kasu hauetakoren batean badaude:

  • Jarduera utzi izana.
  • Jarduerari eutsi badio ere, fakturazioa %75 murriztu izana 2020ko martxotik maiatzera bitartean, biak barne, alarma-egoera deklaratu aurreko seihileko naturalean egindako batez bestekoarekin alderatuta.

ARAUDIA:

COVID-19ren ondoriozko egoerak eragindako mikroenpresei eta autonomoei zuzendutako laguntza ekonomikoen Oinarriak aldatzea.