Covid-19ren ondorioak arintzeko laguntzak, tabernei, kafetegiei eta ostatuei zuzenduta. Usurbil 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen xedea da larrialdi egoerak sorturiko kalteak arintzen laguntzea, horretarako, laguntza ekonomikoak eskainiko dira, Usurbilgo tokiko taberna, kafetegi eta ostatuentzat diru sarreren gabezia arintzen laguntzeko eta gastu finkoei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/25 - -2020/06/05

ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru laguntza hauen araubidea Usurbilgo tokiko taberna, kafetegi eta ostatuetako establezimenduetako pertsona fisiko edo juridikoei aplikatuko zaie, baldin eta beren jarduera geldituta edo fakturazio % 75ean murriztua badute, biztanleria konfinatzeko eta jarduera ekonomikoa geldiarazteko Covid 19ko krisiak sortutako neurrien ondorioz.

ARAUDIA:

Covid 19ak eragindako kalteak arintzeko, Usurbilgo herriko taberna, kafetegi eta ostatu establezimenduen itxierak, beti ere larrialdi egoeraren ondorioz jarduera eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzat dirulaguntza emateko urgentziazko deialdia.