COVID-19ren krisiak kultura-sektorean eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak Eskena Garatu. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

COVID-19-aren krisiak sortutako ondorio ekonomikoak arintzeko diru-laguntzen. Hala, diru-laguntza partziala jasoko dute Bizkaiko arte eszenikoen, musikaren eta dantzaren sektoreko enpresen eta langile autonomoen egitura gastuek, eta, hori guztia, enpresa betebeharrak eta jarduera eta enplegua mantentzea errazteko ekarpenak egiteko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/10 – 2020/09/24 (13:30 orduak)

ZENBATEKOA: 230.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa-jarduerak egiten dituzten sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, sozietate kooperatiboek eta sozietate zibilek (Kode Zibileko 1669. Artikulukoak izan ezik) eta pertsona fisikoek maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. Artikuluan jasotako egoeretako batean ez badaude.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 76/2020 FORU DEKRETUA, abuztuaren 25ekoa, 2020ko ekitaldian Bizkaiko arte eszenikoen, musikaren eta dantzaren sektoreko enpresei eta langile autonomoei zuzendutako foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena (Eskena Garatu).