COVID-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko premiazko laguntzak. Lezama 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da kalte ekonomikoen eragina murrizteko dirulaguntzak ematea, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, txikizkako merkataritzaren sektorean, ostalaritza-establezimenduetan eta bestelakoetan enpresa- eta lanbide-jarduerak egiten dituzten autonomoei, betiere deialdi honen 4.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/08/04 – 2020/08/13

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa eta lanbide jarduerak egiten dituzten autonomoak izan daitezke diru-laguntza honen onuradun juridikoak.

ARAUDIA:

COVID-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko premiazko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia, txikizkako merkataritzan, ostalaritza-ostablezimenduetan eta beste sektore batzuetan jarduerak egiten dituzten autonomoentzat.