COVID-19ren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko laguntza ekonomikoak. Abadiño 2020

Deskribapena


Xedea

COVID-19ak sortutako egoerak arintzeko laguntza ekonomikoak ematea txikizkako merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, jatetxe eta ostatu jardueretan diharduten establezimenduei, bai eta Abadiñoko udalerrian erroldatutako autonomoei ere, euren jarduera  ekonomikoaren helbidea Abadiñoko udalerrian deklaratuta dagoenean.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/11 – 20206/25

ZENBATEKOA: 100.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntzaren onuradun izango dira Abadiñoko establezimenduetan garatutako jardueren titularrak, izan pertsona fisikoak nahiz juridikoak, bai eta Abadiñon erroldatutako autonomoak ere, baldin eta jarduera ekonomikoaren helbidea Abadiñon deklaratu bada eta haren itxiera dekretatua izan bada COVID-19aren osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoerarako martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluaren bidez.

ARAUDIA:

COVID-19ak kaltetu dituen txikizkako merkataritza, ostalaritza, jatetxe, ostatu eta zerbitzu arloetako establezimenduen eta Abadiñon erroldatutako autonomoen egoera arintzeko dirulaguntzak banatzeko premiazko deialdiaren oinarriak.