COVID-19ren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko diru-laguntzak. Zaldibar

Deskribapena


Xedea

COVID-19 gaixotasunaren bilakaeraren ondorioz agertu diren egoerak arintzeko asmoarekin, Zaldibarko udalerrian jarduera ekonomikoaren egoitza duten txikizkako merkataritzako. ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimenduei, zerbitzu jarduera garatzen duten establezimenduei eta autonomoei laguntza ekonomikoak emotea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/02 – 2020/07/16

ZENBATEKOA: 7.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Zaldibarko udalerrian jarduera ekonomikoaren egoitza duten txikizkako merkataritzako. ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimenduak, zerbitzu jarduera garatzen duten establezimenduak eta autonomoak, pertsonak fisikoak zein juridikoak izan, baldin eta ixtea dekretatu bada COVID-19ak sortu duen osasunkrisiaren egoera kudeatzeko alarmaegoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluaren ondorioz, eta oinarri hauen 4. Puntuan ezartzen diren baldintzak betetzen baditu.

ARAUDIA:

Presazko deialdiaren oinarriak dirulaguntzak emoteko Zaldibarko udalerrian erroldatutako txikizkako merkataritzako, ostalaritzako, eta jatetxe-arloko establezimenduei, zerbitzu jarduerei eta autonomoei, COVID-19 birusaren bilakaeraren ondorioz sortutako egoerak arintzeko.