COVID-19k txikizkako merkataritzan, ostalaritza-establezimenduetan eta autonomoetan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko laguntzak. Larrabetzu 2020

Deskribapena


Xedea

COVID-19ak sortutako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoera ezartzeagatik gertatutako kalte ekonomikoen talka murrizteko laguntza ekonomikoak ematea. Dirulaguntza saltoki txikizkari, ostalaritza-establezimendu eta autonomoei zuzendutakoa da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/08/22 – 2020/09/30

ZENBATEKOA: 20.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza honako pertsona hauek jaso ahal izango dute:

  • Banakako zerbitzua ematen duten saltoki txikizkari eta autonomoak.
  • Ostalaritza-establezimenduak.

ARAUDIA:

Ezohiko premiazko laguntzen deialdia eta zuzentarauak, COVID-19k txikizkako merkataritzan, ostalaritza-establezimenduetan eta autonomoetan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko.