Covid-19k ostalaritzan eta jatetxeetan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko laguntzak. Balmaseda 2020

Deskribapena


Xedea

Balmasedako ostalaritza eta jatetxeentzako laguntza ekonomikoak ematea da, hain zuzen ere, 38/2020 Dekretuaren eraginez jarduera eten behar izan dutelako ezohiko prestazioa onetsita dutenean edo azaroko fakturazioa % 30 murriztu bada, gutxienez, aurreko urteko epe berari dagokionez, eta 4. puntuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/02 – 2020/12/16

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak.

ARAUDIA:

2020 urtean zehar Eusko Jaurlaritzaren 38/2020 Dekretuak Balmasedako ostalaritzan eta jatetxeetan izan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko ohiz kanpoko premiazko laguntzen oinarriak diru-laguntzen deialdiaren laburpena.