COVID-19k merkataritza-, ostalaritza- eta mikroenpresa-establezimenduetan eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko ezohiko laguntzak. Sopela 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da pertsona fisikoei (autonomoak eta/edo profesionalak, ondasun-erkidegoetako bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) eta pertsona juridikoei emateko laguntzak arautzea, baldin eta pertsona horien jarduerak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren eraginpean egon badira (errege-dekretu horren bidez, Alarma-Egoera aitortzen da COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko). Hori guztia, jarduerari eta enpleguari eusten laguntzeko eta Sopelako udalerrian jarduera ekonomikoa bultzatzeko

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/25 – 2020/12/09

ZENBATEKOA: 125.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahalko dira 10 langile baino gutxiagoko pertsona fisikoak (autonomoak eta/edo profesionalak, eta ondasun-erkidegoetako eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibiletako bazkideak) edo pertona juridikoak, baldin eta urtean 2 milioi euroko negozio-bolumena gainditzen ez badute, legez eratuak izan badira eta dirulaguntza eskatzeko unean jarduera ekonomikoak (enpresakoak edo profesionalak) gauzatzen jarraitzen badute.

ARAUDIA:

Sopelako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko azaroaren 13an egindako bilkuran COVID-19k Sopelako merkataritza-, ostalaritza- eta mikroenpresa-establezimenduetan eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko ezohiko laguntzak emateko deialdia arautzeko oinarriak onartzeko hartutako Erabakiaren laburpena.