COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondoren establezimenduak mantentzeko laguntzak. Gautegiz Arteaga 2020

Deskribapena


Xedea

COVID-19k eragindako krisi ekonomikoaren ondorioak arindu eta berehala jorratzea da deialdi honen helburua. Horretarako, diru-laguntza zuzenak emango dizkie COVID-19ren ondorioen zioz beren diru-sarrerak eta enpleguak murriztuta izan dituzten enpresei eta autonomoei, osasun-krisi honek izan dituen ondorio negatiboak arintzeko eta beren jarduera etetearen edo/eta establezimenduak ixtearen ondorioz sortu ahal izan diren gastu eta kalteei aurre egiteko asmoz. Hala, Gautegiz Arteagako enpresei likidezia emango zaie, merkataritza-jarduerari eta ekonomiaren sustapenari eusteko orduan erraztasunak jartzen laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/30 – 2020/07/27

ZENBATEKOA: 20.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako pertsona fisiko nahiz juridikoek, baita ondasun-erkidegoek ere, baldin eta diru-laguntza emateko arrazoi diren enpresa-jarduerak egiten badituzte.

ARAUDIA:

Enpresa eta autonomoentzako diru-laguntza zuzenen programa, COVID-19K eragindako osasun-krisiaren ondoren Gautegiz-Arteagako udalerrian establezimenduei eusten zaiela sustatzeko.