Covid-19k eragindako osasun-krisiak eragindako inpaktua arintzeko diru-laguntzak. Urnieta 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi bakar eta ezohiko honen xedea da Urnietako herritarren interes orokorra babestea eta likidezia ematea Urnietako pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo autonomoak eta, pertsona juridikoen kasuan, baldin eta euren establezimenduak nahitaez itxi behar izan badituzte martxoa ren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duen martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren ondorioz, edo euren jarduera ekonomikoa nabarmen murriztu bada. Azken helburua da Covid-19ak Urnietan eragindako krisi ekonomikoaren eragina minimizatzea eta, behin osasun-larrialdia amaituta, gure ekonomia ahalik eta lasterren suspertzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/18 – 20/07/01

ZENBATEKOA: 195.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Bere kontura edo autonomoki lan egiten duen pertsona fisikoa izatea edo pertsona juridikoa izatea

ARAUDIA:

Covid-19ak eragindako osasun-krisiak Urnietako pertsona fisikoengan, norberaren konturako langileengan edo autonomoengan eta, pertsona juridikoen kasuan, eragina arintzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak.