COVID 19k eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko laguntzak. Bakio 2020

Deskribapena


Xedea

Jarraian, Bakioko udalerrian COVID-19k eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko laguntzak emateko oinarrien eduki osoa argitaratzen da.

Laguntza ekonomikoak dira, autonomoentzat eta enpresentzat, alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz haien jarduerak etenda edo larriki kaltetuta geratu badira eta betiere onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/11 – 2020/07/01

ZENBATEKOA: 80.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak eta enpresak.

ARAUDIA:

Oinarrien deialdia, COVID 19k Bakioko udalerrian eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko laguntzak emateko.