COVID-19k eragindako jendearentzako establezimenduak dituzten autonomoentzako laguntzak. Agurain 2020

Deskribapena


Xedea

Agurainen jarduera ekonomikoa egiten duten establezimendu jakin batzuei eman beharreko laguntzak, Covid-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz jardueran eragina nabaritu duten eta horrek zuzenean galera ekonomikoa ekarri dien udalerriko autonomoen edo norberaren konturako langileen egoera hobetzeko helburuarekin, eta jarduerari euts diezaioten laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/09 – 2020/07/28

ZENBATEKOA: 45.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza jaso dezakete Aguraingo udalerrian establezimenduak izanik merkataritza, ostalaritza eta, oro har, zerbitzuetako jarduerak egiten dituzten, 10 langiletik behera dituzten eta, Covid-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izanaren ondorioz, jarduera eten behar izan duten edo fakturazioa gutxienez ehuneko 75 murriztu zaien persona eta enpresari autonomoek (autonomo sozietarioak barne)

ARAUDIA:

Laguntza deialdia, jendearentzat zabalik dauden establezimenduak dituzten eta Covid-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz jardueran eragina nabaritu duten pertsona autonomoentzat.