Covid-19k ekarritako osasun-larrialdiko krisiaren ondorioz mikroenpresek eta autonomoek jasandako eragina arintzeko helburua duten laguntzak. Zigoitia 2020

Deskribapena


Xedea

Programa honen helburua da Zigoitiko udalerriko ekoizpen- eta gizarte-sarea babesteko eta hari eusteko neurri gisa diru-laguntzak ematea, agindutako nahitaezko itxiera-aldia amaitu ondoren jarduera ekonomikoa ahalik eta lasterren berraktiba dadin lortzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/25 – 2020/11/02

ZENBATEKOA: 175.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta autonomoak, edozein dela ere haien forma juridikoa, Zigoitiko udalerrian jarduera ekonomikoren bat egiten dutenak merkataritzaren, hezkuntzaren, kultura-ekipamenduen, establezimendu eta jolas-jardueren, ostalaritzako eta jatetxeko jardueren eta beste jarduera gehigarri batzuen esparruan, baldin eta jarduera presentziala edo publikoari irekitzekoa bertan behera utzi behar izan badute, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, eta haren aldaketak eta luzapenak, indarrean jartzearen ondorioz.

ARAUDIA:

Covid-19k ekarritako osasun-larrialdiko krisiaren ondorioz mikroenpresek eta autonomoek jasandako eragina arintzeko helburua duten laguntzen oinarri arautzaileak