Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu sektoreetako ekonomia indarberritzeko diru-laguntzak. Zestoa 2020

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/11 – 2020/12/01

ZENBATEKOA: 18.606,06 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntzaren onuradunak izan daitezke beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 15 langile baino gutxiago badituzte, txikizkako merkataritzaren, ostalaritzaren eta bestelako zerbitzuen sektoreetan badaude eta beraien jarduera, I. eranskineko JESN zerrendan jasotzen bada. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko (1/1993 Foru Dekretu Arautzaileak, apirilaren 20koak, Jarduera Ekonomikoei buruzko Zergaren testu bategina onesten duenak, 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomikoei buruzko zergaz salbuetsiak dauden zergadunak).

ARAUDIA:

Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu sektoreetako ekonomia indarberritzeko diru-laguntza deialdia.