COVID-19ari aurre egiteko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia suspertzeko dirulaguntzak. Urretxu 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Merkataritzako eta ostalaritzako sektoreetan ekonomia suspertzeko tokiko programako diru-laguntzen emakida arautzea, Covid-19ri aurre egiteko. Programaren helburua da tokiko jarduera sustatzea eta suspertzea, Urretxuko merkataritza- eta ostalaritza-sektoreen jarduera ekonomikoari, enpleguari eta lehiakortasun-dimentsioari eutsi ahal izateko, biek ere aurre egin ahal diezaieten Covid-19k eragindako krisiak sorrarazi duen inpaktuaren ondorioei.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/19 – 2020/12/11
ZENBATEKOA: 29.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetako autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren matrikulan alta emanda daudenak Urretxuko udalerrian 2020ko urtarrilaren 1ean.
ARAUDIA: