Covid-19ari aurre egiteko, merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko, jarduera ekonomikoa prestatzera bideratutako inbertsioak diruz laguntzak. Usurbil 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Covid-19ak eragindako egoera berrira egokitzeko Usurbilgo merkataritza eta ostalaritza establezimenduek egin beharreko inbertsioak, ekipamenduak jartzea eta/edo inbertsio horiek egiteko ikerketak diruz laguntzea.
Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/28 – 2020/11/20
ZENBATEKOA: 28.006,00 euroak
ONURADUNAK:
Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke Usurbilgo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dauden Txikizkako Merkataritza eta Ostalaritza sektoreetako pertsona juridiko nahiz fisikoak, eta beraien jarduera I. eranskineko JESN zerrendan jasotzen bada.
ARAUDIA: