COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsioak egiteko merkataritza eta ostalaritza establezimenduentzako dirulaguntzak. Astigarraga 2020

Deskribapena


Xedea

Covid-19ari aurre egiteko beharrezkoak diren segurtasun eta babes neurriak bermatu ahal izateko, jarduera ekonomikoa prestatzeko edota egokitzeko Astigarragako merkataritza eta ostalaritza establezimenduek egiten dituzten inbertsioen dirulaguntzen deialdia arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/12 – 2020/11/30

ZENBATEKOA: 24.435,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona juridiko zein fisikoak, Astigarragako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (EJZ) altan daudenak eta jarduera legeztatuta dutenak, Ingurumenari buruzko 3/1998 Lege Orokorraren arabera. Jarduera horiek, beren zerbitzua emateko bezeroak aurrez-aurre artatzen duten txikizkako merkataritza eta ostalaritza direlarik eta I eranskineko JESN zerrendan jasotzen dela beren jarduera.

ARAUDIA:

COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsioak egiteko merkataritza eta ostalaritza establezimenduentzako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia.