COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren ostalaritza establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiarazteko dirulaguntzak. Zizurkil 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza deialdi honen xedea Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Zizurkilgo udalerriko ostalaritzako establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzea da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/04 – 2020/12/18

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira alarma-egoera deklaratzearen (urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 1 artikulua) ondoriozko jardueren erabateko etendura edo etendura partziala jasan duten pertsonak, zeinaren jarduerak etenda geratu baitira, baldin eta honako kolektibo hauetakoren batenak badira eta Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren (Eusko Jaurlaritzaren 36/2020 Dekretuaren eranskinaren 9. puntua aldatzen duena) lau xedapenetan araututa badaude.

ARAUDIA:

COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren ostalaritza establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiarazteko dirulaguntzen oinarriak eta premiazko deialdia.