Covid-19aren ondorioz diru sarrerak murriztu zaizkien enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei dirulaguntzak. Amurrio 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza horien helburua da udalerrian jarduera ekonomiko bat egiten ari diren edo egiten ari ziren enpresa txikiei eta autonomoen araubide berezian izena emanda dauden pertsonei laguntza ekonomikoa ematea, baldin eta diru sarrerak murriztu egin bazaizkie Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/08/31 – 2020/09/30

ZENBATEKOA: 100.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira laguntza hauen onuradun:

a) Amurrioko udalerrian gaur egun jarduera ekonomikoren bat egiten ari direnak edo alarma egoera deklaratu zen unean jarduera ekonomikoren bat egiten ari zirenak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda badaude (edo 2020ko martxoaren 14an bazeuden) epigrafe hauetakoren batean:

- 1. atala (enpresa jardueretarako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafeak): 4. dibisioa (beste manufaktura industria batzuk), 5. dibisioa (eraikuntza), 6. dibisioa (merkataritza, jatetxeak eta ostatua, konponketak), 7. dibisioa (garraioa eta komunikazioak), 8. dibisioa (finantza erakundeak, aseguruak, enpresei emandako zerbitzuak eta alokairuak) eta 9. dibisioa (beste zerbitzubatzuk)

- 2. atala (jarduera profesionaletarako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafeak)

- 3. atala (jarduera artistikoetarako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafeak)

b) Gaur egun jarduera ekonomikoren bat egiten ari diren edo alarma egoera deklaratu zen unean jarduera ekonomikoren bat egiten ari ziren pertsona fisikoen kasuan, Amurrioko udalerrian erroldatuta egon beharko dute edo Amurrioko udalerrian jarduera ekonomikoari lotutako establezimendu bat izan beharko dute. Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala Amurrion egon beharko da.

c) 5 langile baino gehiago ez izatea, jardueraren titularra barne.

d) Azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresaren batek ehuneko 25 baino gehiagoko partaidetza edo lotura ez izatea.

e) Egunean izatea zerga arloko administrazio publikoekiko betebeharrak, bai eta gizarte segurantzarekikoak ere.

f) Amurrioko Udalarekin eta haren mendeko erakundeekin kontraturik indarrean ez izatea.

ARAUDIA:

Covid-19aren ondorioz diru sarrerak murriztu zaizkien enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzeneko dirulaguntzak emateko programa, osasun krisiak izan dituen ondorio negatiboak arintzeko eta ekonomia suspertzeko