COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz emandako itxiera-aginduak ukitu dituen ostalaritza enpresentzako laguntzak. Irun 2020

Deskribapena


Xedea

Zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzeko eman beharreko laguntzak arautzea, bai beren konturako langile fisikoen edo autonomoen kasuan, bai, pertsona juridikoak direnean, 50 langile baino gutxiagoko enpresen eta Irungo establezimenduen titularren kasuan, baldin eta Covid-19aren pandemiagatik EAEko agintariek emandako itxiera-aginduek ukitu badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/10 – 2020/12/24

ZENBATEKOA: 330.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo langile autonomoak, eta, pertsona juridikoen kasuan, 50 langile baino gutxiagoko enpresak, Irunen kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, baldin eta beren jarduera nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren talde hauetako edozein epigrafetan alta emanda badute (671-672 eta 673 taldeak eta 959.1 epigrafea) eta 2019ko abuztutik EAEko agintariek emandako ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen eta diskoteken erabateko itxiera-aginduak ukitu badituzte.

ARAUDIA:

COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz emandako itxiera-aginduak ukitu dituen ostalaritza enpresentzako aparteko laguntzen deialdia.