COVID-19ak sortutako osasun-krisialdiak kaltetutako ostalaritza establezimendu eta autonomoei zuzendutako ezohiko diru-laguntzak. Artzentales 2020

Deskribapena


Xedea

Artzentalesen jarduera eta zerga-egoitza duten pertsona fisikoei (autonomoak eta/edo profesionalak, ondasun-erkidegoetako bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) eta pertsona juridikoei eman beharreko laguntzak arautzea. Pertsona horien jarduerek COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera ezartzen zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren eraginpean egon behar dute eta laguntza horien xedea jarduera ekonomikoa bultzatzea eta jarduerak mantentzea da Artzentales udalerrian.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/15 – 2020/07/28

ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak (autonomoak eta7edo profesionalak eta nortasun juridikorik gabeko ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkideak) edo persona juridikoak, baldin eta legez eratuta badaude eta dirulaguntza ematea eragiten duten jarduera ekonomikoak (enpresakoak edo profesionalak) egiten badituzte, beti ere Artzentalesen zerga-egoitza badute.

ARAUDIA:

Artzentalesen zerga-egoitza duten eta COVID-19ak sortutako osasun-krisialdiak kaltetutako ostalaritza establezimendu eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntza ekonomikoen deialdiaren oinarriak.