Covid-19ak sortutako krisi ondorioz haien kontura lan egiten duten langileentzat edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat dirulaguntzak: Lezo 2020

Deskribapena


Xedea

Arautuko dutenak zuzenean laguntza batzuk ematea nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzat zerbitzu en sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsonentzat edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat, 10 langile baino gutxiago badituzte. Xede horrez, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak aurrez ikusitakoaren babesean, Covid-19 koronabirusak eragindako osasun-krisiaren egoe ra kudeatzeko alarma-egoeraren ondorioz, jarduerak etenak izan beharko dituzte edo beren fakturazioa apirilean % 75.

baino gehiago murriztu da, 2019ko urritik 2020ko martxorako seihilekoan hilekoan izandako batez bestekoarekin erkatuz gero. Azkenik, jarduera mantendu bada, 2019ko urritik 2020ko martxorako seihilekoan hileko batez bestekoarekin alderatuz, beren fakturazioa apirilean % 50 eta % 75 bitartean murriztu da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/03 – 2020/07/17

ZENBATEKOA: 80.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza honen onuradunak izan daitezke nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzat zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsonak edo autonomoak, eta 10 langile baino gutxiago lanean dituzten enpresa txikiak, edozein forma juridikorekin, urteko negozio bolumena ez bada milioi batekoa baino handiagoa.

ARAUDIA:

Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz haien kontura lan egiten duten langileentzat edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat dirulaguntzak emateko deialdia: Nekazaritzaren, abeltzaintzaren, merkataritzaren, ostalaritzaren eta pertsonentzako zerbitzuen sektorea.