COVID-19ak sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia turismo sektoreko ETEentzat eta autonomoentzat. Araba 2020

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Arabako turismo sektoreko autonomoei eta enpresei laguntzea, COVID-19ak 2020ko ekitaldian sortutako jarduera gastuak edo gastu korronteak estaltzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/28 – 2020/09/04

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Enpresa txiki eta ertainak, sozietate xedea dela-eta beren jarduera turismoaren sektorean gauzatzen dutela egiaztatzen dutenak, edozein dela ere haien konfigurazio juridikoa, betiere sozietate egoitza eta zerga egoitza Araban badute.
  • Turismoa sustatzeko jarduera egiten duten eta zerga egoitza Arabako lurralde historikoan daukaten autonomoak.

INFORMAZIO:

Arabako Foru Aldundia