Covid-19ak merkataritzan eta ostalaritzan eta autonomoetan eragindako inpaktua arintzeko diru-laguntzak. Andoain 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi bakar eta ezohiko honen xedea da Andoaingo herritarren interes orokorra babestea eta likidezia ematea langile autonomoei, merkatariei, ostalariei eta antzekoei, baldin eta euren establezimenduak nahitaez itxi behar izan badituzte martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duen martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren ondorioz, edo euren jarduera ekonomikoa nabarmen murriztu bada. Azken helburua da Covid-19ak Andoainen eragindako krisi ekonomikoaren eragina minimizatzea eta, behin osasun-larrialdia amaituta, gure ekonomia ahalik eta lasterren suspertzea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/08 – 2020/05/22
ZENBATEKOA: 600.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Dirulaguntza hau eskatu ahal izango dute Andoaingo udalerrian jarduera ekonomiko bat garatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek.
ARAUDIA: