COVID-19ak eragindako osasun larrialdiko krisiak mikroenpresetan eta autonomoengan izandako eragina arintzeko laguntzak. Kanpezu 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak ematea da, Kanpezuko udalerriko ehun produktibo eta sozialari babesa eta euskarria emateko neurri gisa, jarduera ekonomikoa ahalik eta lasterren berraktibatu dadin; horretarako, alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua edo horretarako emandako araudia (COVID-19ak eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko mugak edo ixteko betebeharra mantentzen duena) indarrean sartzearen ondorioz establezimenduak itxi edo erabilera mugatu beharrari lotutako egiturazko gastuak lagunduko dira diruz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/15 – 2020/11/02

ZENBATEKOA: 40.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Kanpezuko udalerrian merkataritza, hezkuntza, kultura ekipamendu, jolas establezimendu eta jarduera, ostalaritza eta jatetxe jarduera eta beste jarduera batzuen esparruan jarduera ekonomiko bat egiten duten mikroenpresak eta pertsona autonomoak, edozein dela ere haien forma juridikoa, baldin eta aurrez aurreko jarduera edo jendearentzako irekiera etetera behartuta egon badira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzearen eta haren aldaketen eta luzapenen ondorioz, edo baldin eta jarduera eten ez badute baina martxoan, apirilean eta maiatzean izandako fakturazioan ehuneko 30eko murrizketa izan badute alarma egoera deklaratu aurreko seihileko naturaleko fakturazioaren batez bestekoarekin alderatuta.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako osasun larrialdiko krisiak mikroenpresetan eta autonomoengan izandako eragina arintzeko laguntzen oinarri arautzaileak.