COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz kaltetuak suertatu diren txikizkako merkataritza eta ostalaritza establezimenduentzako dirulaguntzak. Ordizia 2020

Deskribapena


Xedea

Arautuko dutenak zuzenean presazko laguntza batzuk ematea Ordiziako Txikizkako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei, jarduerak etenda izan badituzte martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzeari buruzkoan edo martxoaren 19ko SND/257/2020 Aginduan aurreikusitakoaren arabera; edo jarduerari eutsi dioelarik, fakturazioa % 50 baino gehiago murriztu bazaie. Murrizketa hori kalkulatzeko 2020ko apirileko fakturazioa hartuko da kontutan, 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko hileko batez bestekoarekin alderatuta.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/18 – 2020/12/07

ZENBATEKOA: 185.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Covid 19k sortutako krisi ekonomiko eta sozialak eragindako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz kaltetuak suertatu diren txikizkako merkataritza eta ostalaritza establezimenduentzako dirulaguntza programaren 2020ko oinarriak.