COVID-19ak eragindako alarma egoeragatik autonomoentzako eta mikroenpresentzako dirulaguntzak. Gizaburuaga 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen bidez, Gizaburuagako autonomoei eta mikroenpresei egoera honek suposatu dizkien zailtasun ekonomikoak gainditzen laguntzea da helburua.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/11 – 2020/08/10

ZENBATEKOA: 15.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzak jaso ahal izango dituzte alarma egoera indarrean jarri zen egunean baldintza hauek betetzen zituzten pertsona autonomoek eta mikroenpresek:

  • Jarduera Gizaburuagan egitea eta garatzea eta bertan izatea bere helbide fiskala.
  • 2020ko martxoaren 15etik maiatzaren 10era arteko epealdian euren jarduera alarma egoeragatik derrigorrez eten bada, edo alarma egoeraren ondorioz euren fakturazioa murriztu bada %50 edo gehiagoko ehunean aurreko urteko epealdi berdineko batez besteko fakturazioarekin alderatua. Jarduera hori ez badute aurreko urte osoan egin, jarduera-aldiko batez besteko fakturazioa hartuko da kontuan.
  • Euren jardueraren hasiera 2020ko martxoa baino lehen emonik izatea eta bajan emon gabe jarraitzea, eta EJZn (Ekonomi JarduerenZerga) alta mantentzea gutxienez aipaturiko diruz laguntzeko epealdia amaitu eta ondorengo hiru hilabetean.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako alarma egoeragatik Gizaburuagako autonomoentzako eta mikroenpresentzako dirulaguntzen deialdia.