COVID-19a sartzeagatik alarma-egoera deklaratu ondoren sortutako egoera arintzeko laguntzak. Basauri 2020

Deskribapena

Xedea

Jarduera bertan behera uztera behartuak izan diren kolektiboei, eta fakturazioa, aurreko seihilekoko batez bestekoarekin alderatuta, %75 edo gehiago gutxitu zaienei, laguntza ematea. Finean, bilatzen dena da jarduera gutxitu edo eten behar izanak ekarritako ondorioak arintzea, eta laguntza ematea berriro martxan hasteko, agintariek horretarako baimena eman eta gero.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/02 – 2020/06/16

ZENBATEKOA: 450.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Txikizkako merkatariak, ostalaritza-establezimenduak, autonomoak, mikroenpresak (hamar langile edo gutxiago dituztenak, beren izaera juridikoa edozein izanda ere) eta beste zerbitzu eta profesionalak (baldin eta Basaurin jarduten badute, edo, beste udalerri batean jardun arren, eskaera egiten duen erakunde edo pertsonaren saltoki edo zerbitzua emateko puntu bakarra Basauriko udal mugartean badago

ARAUDIA:

Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 22ko 2020/01347 Dekretuaren laburpena; horren bidez, Basaurin jarduera eta/edo helbide fiskala duten txikizkako merkataritza, ostalaritza, autonomoak eta mikroenpresak laguntzeko deialdia egiten da, COVID-19k eragindako alarmak sortu duen egoera arintzeko.