Covid-19 egoerari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoretan ekonomia indarberritzeko diru-laguntzak. Ordizia 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko programaren diru-lagun tzen esleipena arautzea. Helburua da tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz bi sektore horiek Covid-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaieten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/05 – 2021/05/31

ZENBATEKOA: 38.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza hauek eskatzeko aukera izango dute Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda duten Ordiziako merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza jardueren titularrek, baldin eta Covid-19a eta horren ondorioz hartutako neurriak direla eta lokalak eta lan egiteko moduak egokitu behar izan badituzte 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abenduaren 31ra doan epealdian.

ARAUDIA:

Covid-19 egoerari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoretan ekonomia indarberritzeko diru-laguntza deialdia.

COVID-19aren egoerari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoretan ekonomia indarberritzeko programaren dirulaguntzen 2020ko deialdiaren luzapena.

COVID-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzen deialdiaren bigarren luzapena.