COVID-19-ak eragindako alarma-egoeragatik autonomoentzako eta empresa txikientzako diru-laguntzak. Areatza 2020

Deskribapena


Xedea

Areatzako autonomoei eta enpresa txikiei lagundu nahi zaie alarma-egoera indarrean jartzearen ondorioz pairatzen dituzten zailtasunak gainditzen.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/19 – 2020/11/30

ZENBATEKOA: 40.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzak jaso ahal izango dituzte alarma-egoera indarrean jarri zen egunean baldintza hauek betetzen zituzten pertsona autonomoek eta enpresa txikiek:

  • Jarduera Areatzan egitea eta garatzea.
  • Euren jarduera alarma-egoeragatik eten bada, edo alarma-egoeraren ondorioz euren fakturazioa murriztu egin bada, hain zuzen ere %40 edo gehiago aurreko urteko batez besteko fakturazioarekin alderatua. Jarduera hori ez badute aurreko urte osoan egin, jarduera-aldiko batez besteko fakturazioa hartuko da kontuan

ARAUDIA:

COVID-19-ak eragindako alarma-egoeragatik autonomoentzako eta empresa txikientzako diru-laguntzen deialdia.

COVID-19-ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz, autonomoen eta enpresatxikien inbertsioak bultzatzeko diru-laguntzen deialdiaren epea luzatzea.