Bilbo-Bizkaia helmuga turistikoaren garapena sustatzeko diru-laguntzak. 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Bilbo-Bizkaia helmuga turistikoaren garapena sustatu eta bultzatzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/26 – 2020/06/25

ZENBATEKOA: 700.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • I. eranskinean jasota dauden irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta fundazioak, baldin eta foru dekretu honetan jasotako jarduketa-lerroetan sar daitezkeen jarduera turistikoak egiten badituzte, nahiz eta estatutuetan turismo-kudeaketa jarduera nagusia ez izan.
  • I. eranskinean udal arloko turismo-kudeaketarako entitatetzat jotako Bizkaiko udalak, goian adierazitako elkarteetako ezeinetan sartuta ez badaude gaur egun; Bilbo-Bizkaian helmugan turismoa garatzeko egitura dute guztiek.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 33/2020 FORU DEKRETUA, maiatzaren 12koa. Honen bidez, 2020ko ekitaldian Bilbao-Bizkaia helmuga turistikoaren garapena sustatzeko ematen diren diru-laguntzen programaren oinarriak eta deialdia arautzen dira.