Bidaiarien errepideko garraioaren sektoreko Enplegu - Prestakuntza Programa. Bizkaia 2020

Deskribapena


Xedea

D gidabaimena eta GGA agiria duten langabeen enplegagarritasuna hobetzea, batik bat emakumeena, eta haien laneratzea bilatzea autobus gidaritzako lanpostuetan. Aurretik, prestakuntza jasoko dute gizarte trebetasunetan eta zeharkako gaitasunetan.

Pertsona kualifikatuak eskaintzea sektoreko enpresei, enpresen lehiakortasuna hobetuz eta haien eskakizunak langileen egungo gaitasunetara egokitzen saiatuz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/22 – 2020/12/31  (Programa garatzen den bitartean)

ONURADUNAK:

Programa hau lanik gabe dauden pertsonentzako da, eta bereziki kolektibo hauetako batean daudenak lehenetsiko dira:

  • Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago).
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden gazteak (30 urtera arte).
  • Aurreko kolektiboetako emakumeak: parte hartzaileen % 70 izango dira gutxienez.

INFORMAZIO:

DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia