Bidaiarien errepideko garraio-zerbitzu publikoari laguntzak. Santurtzi 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea jarduera edota egoitza fiskala Santurtzin duten bidaiarien errepideko garraio-zerbitzu publikoari (taxiak, autotaxiak, autobus pribatuak, ...) zuzendutako diru-laguntzak ematea da, Covid-19k eragindako alarma-egoeratik eratorritako egoera larria arintze aldera.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/09 – 2020/09/15

ZENBATEKOA: 45.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Garraio-elementuen jabeek, era juridikoa edozein dutela, jarduera eten edo fakturazioak gutxienez %75 egin badu behera aurreko seihilekoarekin alderatuta, Martxoaren 14ko 2020/463 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta zerbitzua emateko tokia eta egoitza fiskala Santurtzin izan beharko dute ezinbestez. Betiere erakundearen edo eskatzailearen zerbitzuak emateko elementuak Udal-erroldan agertu beharko dira.

ARAUDIA:

Jarduera edota egoitza fiskala Santurtzin duten bidaiarien errepideko garraio-zerbitzu publikoari (taxiak, autotaxiak, autobus pribatuak...) zuzendutako diru-laguntzak emateko deialdia, COVID -19k eragindako alarma-egoeratik eratorritako egoera arintzeko helburuz sortuak.