Euskal sortzaile eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak: zinema eta literatura (2020)

[bidaia-poltsak]

Deskribapena


Xedea

2020rako, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru‑laguntzak ematea, hurrengo modalitateetan:

  • Zinema:zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan beren film luzeren bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.Salbuespen gisa, film laburrak onartuko dira zinemaldia FIAPF zerrendakoa bada.

    Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea.

  • Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Onuradunak:

Pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak

Aurrekontuko zuzkidura

25.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Dagokion ekitaldian parte hartzekoak: joan-etorria, ostatua eta dietak.

Gehieneko gastuak pertsonako eta eguneko :

Espainian: hirurogeita hamar (70) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietetarako.

Espainiatik kanpo:ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietetarako.

  1. Soilik ostatu-gau baten gastua eta bi egunetako dietak onartuko dira ekitaldiko. Bi emanaldi edo gehiago izanez gero, bi gauren gastua eta hiru eguneko dietak onartu ahal izango dira gehienez.
  2. Ekitaldiko pertsona bakar baten gastuak lagunduko dira diruz. Ekitaldi bererako eskaera bat baino gehiago bada, lehen erregistratu denak jasoko du laguntza.
  3. Automobila erabiliz gero: zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko, gehi autopista eta aparkalekua. Kilometro-kopurua kalkulatzeko, pertsona fisiko edo juridikoaren egoitza soziala edo errolda hartuko da abiapuntutzat.
  4. Ibilgailua alokatua denean: alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta aparkalekua.
  5. Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero: txartel arrunta ordainduko da.
  6. Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean.

Ordainketa bakarra, jarduera amaitu eta justifikatu ondoren.

  • 5.000 km-tik harago egitekoak diren ekitaldiak: 1.150 €.
  • 1.201 km-tik 5.000 km-ra bitartean egitekoak diren ekitaldiak: 900 €.
  • Gehienez ere 1.200 km-ra egitekoak diren ekitaldiak: 500 €.

Eskatzaile edo proiektu bakoitzaren gehienezkoa: 2.000 €.

Dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, indarrean dagoen zerga araudiaren baitan dagozkion atxikipen eta konturako ordainketak.

Kasua bada, jarduera hasteagatik aplikagarria den atxikipena, onuradunak eskatu beharko du. Eskaera hori justifikazio unean aurkeztu beharko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Kizkitza Galartza

k-galartza@etxepare.eus

Telefonoa: 943023409

Jendaurreko arreta:

Etxepare Euskal Institutua

Andre Zigarrogileak plaza, 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

goizeko 8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1032006

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

 

  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Honako esteka honen bidez sartu eskabide-inprimakira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk