Besteren kontura lan egiteko langileak kontratatzeko dirulaguntzen. Sopuerta 2020

Deskribapena


Xedea

Pertsona edo sozietate profesional, kooperatiba eta profesionalen arteko beste lankidetza-modu juridiko batzuei (autonomoak, sozietate zibil pribatuak, ondasun-erkidegoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, sozietate anonimoak, lan-sozietateak) zuzendutako dirulaguntza ematea langabezian dauden eta Sopuerta udalerrian erroldatutako pertsonak kontratatzeko, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan (EEZ) enplegu-eskatzaile gisa izena eman badute.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/30 -2020/12/15

ZENBATEKOA: 9.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona edo sozietate profesional, kooperatiba eta profesionalen arteko beste lankidetza-modu juridiko batzuk (autonomoak, sozietate zibil pribatuak, ondasun-erkidegoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, sozietate anonimoak, lan-sozietateak), Baldin eta Sopuertako udalerrian erroldatutako pertsonekin edo besteren konturako langileekin kontratuak sinatzen badituzte 2020ko abenduaren 31ra arte.

ARAUDIA:

Besteren kontura lan egiteko langileak kontratatzeko dirulaguntzen deialdiaren prozedura araupetzen duten oinarriak. 2020 ekitaldia.