Bertako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak. Elgoibar 2020

Deskribapena


Xedea

Udal honek dirulaguntzen deialdia egiten du diruz laguntzeko bertako enpresak, Elgoibarko langabetuak kontrata ditzaten merkatu arruntean.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/30 – 2021/03/31

ZENBATEKOA: 52.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Elgoibarren lantokia duten pertsona fisiko edo juridikoek, sozietate zibilek eta elkarteek jaso ahal izango dute dirulaguntza hau.

ARAUDIA:

Bertako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia.